jueves, 25 de octubre de 2007
HEZKUNTZA ETA DROGAMENDEKOTASUNEN INGURUKO IKERKETAK
Bogan dagoen eztabaida bati aurre egiteko informatuak egon behar gara , horretarako ez legoke gaizki idatzi hau irakurtzea.
Oso interesgarria eta komenigarria da Eusko Jaurlaritzak urtero egiten dituen ikerketak aztertzea, gazteen artean droga kontsumoak, iritziak ...ikusteko. Honetarako lan hau aztertzea egokia da.
Drogen inguruko politika aztertzeko orduan beharrezkoa da PND-ek argitaratutako planak aztertzea , horretarako hemen usten dizkizuet beraien burutapenak.
martes, 23 de octubre de 2007
HEZKUNTZA ETA DROGEI BURUZKO BIDEOEN ZERRENDA ETA BIDEOAK
ZERRENDA: -La ruta del narcotrafiko. Ed, kale gorria.
-Los chicos del barrio.
-Kids.
-Barrio.1998.Fernando Leon.
-Historias del kronen.
SAREAN:
PND-ek halako bideoak plazaratzen ditu ezer kolokan jarri gabe. Drogen inguruko bideoak ikusteko bilatzailea hau egokia da.
ELKARRIZKETAK.
Aste honetan Portugaleteko drogamendekotasun sailako arduradunari egin behar nion elkarrizketa bat, baina datorren asterarte ezin izango sut gauzatu. Bueno, datorren astean berri gehiago izango dituzue elkarrizketari buruz.
Egun on berriro , oraintxe bertan bidalio diot Teresa La Espadari elkarrizketa, nahiz eta ondiño ez euki Portugaletekoa, IDD arduradunari egitea erabaki dut ere. Bueno, erantzunak jaso bezain pronto , zintxilikatuko ditut, agur . Osasuna eta askatasuna.
Hemen duzue Hik Hasi aldizkarian Txus CoNGILI EGINIKO ELKARRIZKETA DROGAMENDEKOTASUNEN ETA HEZKUNTZAREN INGURUAN.
domingo, 21 de octubre de 2007
DROGEN INGURUKO PROGRAMEN HAUSNARKETA
Gaur egun hezkuntza mundua ikusten da errekurtso zoragarri bat bezala drogamendekotasunen aurka egiteko. Uste dut hau halan izan dela zeren portzentai handi batean bai eskoletan, unietan edota menpekoen zentroetan helburua beti izan da droga ez kontsumitzea, hau da , ekiditzea berarekiko harremana.
Argi eta garbi dago, hau lortzea ezineskoa izateaz gain, gizartea tontotzat hartzea dela. Munduan eta gizarte guztietan drogen erabilpenak egin dira, egiten dira eta egingo dira honexegatik programek izan dituzten ,batzuk jarraitzen dute, helburu debekatzaileak ez dute etorkizunik.
DROGEN INGURUKO HEZKUNTZA
Garai bateko errealitatea ikusita, drogen erabilera handia ikusita, kontrola legearen esku uztea erabaki egin zen. Bide hau droga batzuen kontsumoaren, salerosketaren eta ekoizpenaren debekuan oinarritzen da. Baina debekuan oinarritutako politikak eta polizi kontrolak porrot egin zuten. Argi ikusten da kartzelak, isunak eta abarrek ez diotela drogamenpekotasunari behar bezalako erantzuna ematen, hots, marko juridikoak ez du soluziobiderik jartzen, alde batera uzten baitu prebentzioa, tratamenduak, gizarteratzea,... Beraz, beste bide bat bilatu behar zen, drogekin dugun harremana modu arduratsuagoan eta demokratikoagoan lantzeko.
Egun murgilduta gauden gizartean, bizi estiloa geroz eta indibidualistagoa eta kontsumistagoa da eta ez die gazteei eta Euskal Herrian baztertutako gizarte zatiari mesederik egiten. Hots, ezberdintasun sozialak, bazterketa prozesuak, mobilizazioak ekiditeko, homogenizatzeko eta kontrolatzeko drogen instrumentalizazioa, ustelkeria eta interes ekonomiko eta politikoak, kontsumoan eta azkartasunean oinarrituriko bizitza estiloak, industria poligonoetan antolaturiko lana, aisialdia, merkatal guneak,... injustiziak eragin eta drogen kontsumo desegokiak eman daitezen errazten duten zenbait faktore dira.
Drogak gehienbat asteburuetan eta aisialdian kontsumitu egiten dira. Gutxira arte eskolan drogak eragiten duten ondorio txarrei buruz hitz egin da, gaixotasunak zerrendatuz, drogen ondorioak aipatuz,... baina zer esaten zen prebentzioari buruz?
Agerikoa da “drogen inguruko hezkuntza” kontzeptua bera ere gutxi ikusten dela curriculumean. Argi ikusten da Euskal Herriko curriculumak apustu egin behar duela pertsonen eta baita gizataldeen komunikazioan, erabakiak hartzeko edota arazoak konpontzeko. Curriculumak zera lortu behar du: ikasleek drogak aldaketa balio bezala, merkantzia bezala, ez ikustea; eta pertsonengan sinesten duen gizarte anitz, askea, errespetuzkoa bultzatuko duen kulturaren alde egitea. Drogak beti egon dira, orain ere badaude eta etorkizunean ere egongo dira eta horregatik eta horretarako drogekin bizitzen baina mendekotasunik gabe bizitzen ikasi behar dugu.
Argi izan behar dugu drogak ez direla egungo arazorik larriena, ezta bere kontsumoa ere, baizik eta kontsumo horien zergatia. Zergatia drogamenpekotasun fenomenoa edo gehiegizko kontsumoa baino, gizaki ezberdinen integrazio prozesuetan ematen diren desegituraketa eta desoreka ezberdinetan datza. Hori dela eta, drogen inguruko hezkuntza norberaren garapenean ere oinarritu behar da, hots, norberaren ongizate orokorra lortu beharko du kontsumo desegokiak gainditzeko eta herri mugimenduaren bitartez gizarte aske bat lortu ahal izateko.
Hau guztia lortzeko, eta beste helburu batzuk alde batera utzi gabe, ezinbestekoa da helburu nagusitzat prebentzioa hartzea. Prebentzio koherentea, hezkuntzan oinarritua, baloreetan, ongizate orokorrean, osasun psiko-fisiko-soziala lortzeko asmoz. Euskal curriculumak drogen inguruko hezkuntzari dagokionez prebentzioa hartu behar du oinarritzat. Prebentzioa drogak dauden gizarte batean drogamenpekotasunik gabe bizitzen ikastean oinarritzen da. Prebentzio hezkuntza honetan, hezkuntza formalarekin batera, ezinbestekoak dira guraso, gazte eta eragileen parte hartzea. Prebentzio bezala zera ulertzen da: drogen erabilpen edo gehiegizko erabilpena ekiditeko, kontsumoa gutxitzeko edota atzeratzeko diren neurri ezberdinak aztertzean datza. Osasunaren ikuspegitik garrantzitsuagoa da prebentzioa tratamendua baino. Prebentzioa modu jarraian eman behar da, era sistematiko batean. Ikastetxeak badira leku aproposak gaia lantzeko, alde batetik, gizarte partaide guztiak bertatik pasatzen direlako eta helburua heziketa delako, giza neurri eta teknikoetan oinarrituta.
a) Drogen inguruko hezkuntza integralaren ezaugarriak
Drogen inguruko hezkuntza integral batek pentsamendu kritiko baterantz bideratu behar gaitu, bizi eredu ezberdinen iritzi positiboak sortuz.
Norberaren garapenean oinarrituta, norberaren ongizate orokorra lortzera eta gizarte aske bat lortzera bideratu behar gaitu.
Pertsonen eskubideen artean, izaki bizidunen errespetua lortu behar du
Drogen inguruko hezkuntza integralak autoheziketa lortu behar du
Komunikazioa landu bazterkeriarik ez emateko.
Drogen inguruko hezkuntza kutsakorrak diren gaixotasunen inguruan, erabaki garrantzitsuak hartu ahal izateko
Neska-mutilek behar adina baliabide izan behar dute beren erabakiak hartu ahal izateko
Behar adina baliabide eman, gehiegizko kontsumo edo kontsumo desegokia eman ez dadin
Drogen inguruko hezkuntzaren gaia modu objektiboan eta sen onarekin lantzeko faktore guztiak kontutan hartu behar dira.
Drogak egon diren, dauden eta egongo diren gizarte batean mendekotasunik gabe bizitzera eraman behar gaitu drogen inguruko hezkuntzak.
b) Drogen inguruko hezkuntzaren helburuak
Drogen inguruko hezkuntza/prebentzio hezkuntza:
prebentzioa heziketa arau bezala hartzea, koherentziadun ekintza prebentiboa.
informazioa ematea; prebentzioa tresna bezala.
ongizate psiko-fisiko-soziala lortzekoeta baita baldintzak hobetzeko 8bizi, lan, etxebizitza, pertsonen arteko harremanak,...) ekintza prebentiboan oinarritutako estrategiak garatzea.
elkartasunean, elkarrizketan, aniztasunean, talde kontzientzian, kritikotasunean eta autokritikan, konpromisoan, komunikazioan,… oinarritutako ekintza prebentiboa garatzea.
familian oinarritutako prebentzioa lantzea (komunikazioan, errespetuan, sinesgarritasunean, harreman demokratikoetan,… oinarritua), komunikazio egoerak garatzeko.
Gaia objektibotasunez eta sen onez lantzeko gazteria prestatzea
Autoestima garatzea.
Talde jarrera garatzea.
Erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea.
Sentsibilizazioa, kontzientziazioa, salaketa, ekintza komunitarioak garatzea.
Drogadun gizarte batean bizitzen ikastea, drogamenpekotasunik gabe.
Drogen inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk definitzea eta drogen inguruko topikoak desmitifikatzea.
Instituzionalizatutako drogen arazoei buruz ikasleria sentsibilizatzea.
Gazteek bizi duten errealitatearen azterketa egitea
Tabako eta alkoholaren eta beste droga batzuen efektuak eta ondorioak definitzea.
Informazio iturri eta iragarki batzuen edukiak aztertu eta erabilpenean zerikusirik daukaten edo ez aztertzea.
Drogarekin arazoak duten pertsonen ezaugarri nagusienak aztertzea eta baloratzea: arazoak ikasketetan, esaterako.
Drogen inguruko legea aztertzea
Droga legalen/ilegalen arteko ezberdintasunak gainditzea
Norberaren garapenean lan egitea, beldurrak, atsekabeak, segurtasun ezak, ezberdintasunak, porrotak gaindituz.
Gizarte berri baterantz aurrera egitea, non drogen kontsumoa kultura askatzaile, kolektibo, tolerante baten testuinguruan emango den.
c)Landu beharreko kontzeptuak
Zer dira drogak?
Droga kontsumitzaile motak
Droga instituzionalituak eta instituzionalizaturik ez dauden drogak
Droga legalak/droga ilegalak
Droga naturalak, sasi-sintetikoak, sintetikoak
Erabilpen ezberdinak
Arrisku mailak
Gizarte ereduak
Nerbio-sistema zentralean eragiten dituzten efektuak
Kontsumitzeko moduak
Kontsumitzeko arriskuak
Efektu ezberdinak
Legearen hainbat kontzeptu
Kontsumoa, tolerantzia, mendekotasuna
Abstinentzia sindromea
Drogak pelikuletan, telebistan eta liburuetan
Informazioa eskuratzeko tresnak
Ongizate orokorra
Autoestima
Erabakiak hartzeko gaitasuna
DROGAK ETA TESTUINGURUA, GAURKO EGOERA ULERTZEKO.
Askagintzak testuinguruaren inguruan egiten duen egoeraren azterketa eta proposamen zehatzak:
<DENBORA LIBREA ETA AISIALDIA, KONTSUMISMOA ETA LAGUNAK
1.A.- EGOERAREN AZTERKETA
- Gazte aisialdiak jarraibide zorrotz batzuk jarraitzen ditu eta honen ezaugarri nagusia masifikazioa da. Ondoko ezaugarriak nagusitzen dira batik bat: asteburua mugatua, gaua egunari nagusitua, leku konkretu batzuetara mugatua…
- Gazteen entretenimendua, aisialdia eta zainketa pertsonala bultzatzeko makina bat gastu egiten da gure industrial gizarte honetan. Publizitatea, markak eta marketing-a haur eta gazte sektoreetara zuzentzen da nagusiki, hauek baitira gizarte honetan kontsumitzaile nagusiak (edo ala izatea espero da).
- Errebeldia negozio gisa. Adin hauetako gazteei zuzenduriko publizitatea errazteko bide bat produktuaren natura ezkutatzen eta errebeldia eta “sistemarekiko” erresistentzia gisa aurkeztean datza, tabako kanpainak kasu.
- Droga=aisialdia. Droga kontsumoa aisialdiarekin, ondo pasatzearekin, plazerra lortzearekin, lagun berriak egitearekin… bat doa. Egungo kontsumoen arrazoietaz galdetzen denean, arazo edota kolektiboetatik “ihes egiteko” drogak hartzen direla ez da lehen bezainbeste esaten. Gaur egungo kontsumitzaileak droga kontsumoen arriskuak erlatibizatu egiten ditu eta bere abantailak azpimarratzen ditu.
- Astean zehar ematen diren droga kontsumoak ez dira oso adierazgarriak (mendekotasuna dagoen kasuetan izan ezik), asteburuetan finkatzen baitira batik bat. Astean zehar gazteak beren eginkizunetan dihardute; lana, ikasketak, familia, kirola…
- Gazte izateko eta gazte bizitzeko existitzen diren modu anitzak (ideien eta sozializazio prozesuen aniztasuna) ikusteko zailtasunak.
- Informazio partzialak, nagusi diren pertzepzioen, estereotipoen, estigmen...ondorioz gaizki egituratutako informazio piloarekin.
- Gazteen ideien eta euren garapen prozesuaren araberako beharren arteko kontraesanak, eztabaida nork bere gain hartzeko eta batez ere gazte kodean konpromiso errealak hartzea suposatuko duten erabakiak hartzeko.
- Erakunde gehienetan gazte plan integralen falta. Gazteen behar eta eskaeretan oinarritutako eta hauek diseinatutako, garatutako eta ebaluatutako planen eta programen beharra dago. Hala ere guzti hau garatu ahal izateko helduek diferentzia onartzeko eta konfiantza eta sinesgarritasuna azalduz gazteei erantzukizunak eskatzeko dituzten zailtasunak gainditu behar dira.
1.B.- PROPOSAMEN ZEHATZAK
- Gazteen artean hain kontsumista ez den eta sortzaileagoa eta osasuntsuagoa den aisialdian erlazioak eraikitzeko beharra, aisialdia eta lan aldia/ikasketak, astean zeharreko egunak eta asteburua bezalako banaketa mekanikoak gaindituz.
- Droga-mendekotasunen fenomenoaren normalizazioaren alde lan egin nahi duten pertsona eta gazte taldeekin gazteen sarea osatzea.
- Gazte izateko modu ezberdin eta aunitz daudela onartu (ideiak, estetikak, janzkerak, musika, ondo pasatzeko moduak, aisialdia...).
- Drogei buruz informazio argia eta objektiboa eskaini, beti ere hauek sendatzeko, plazerra emateko eta kaltetarako baliagarriak izan daitezkeela onartuz.
- Gazteen artean behin behingoz debate zintzoa bultzatu. Horretarako beharrezkoa izango da gazte izateko modu ezberdin horietan droga-mendekotasun fenomenoak duen eragina aztertzea eta benetan aldaketak emateko beharrezkoak diren konpromezu eraginkorrak hartu.
- Prebentzio-ekintza gazte moduan aurrera eramateko formatu, bitartekari eta sentsibilizazio eginkizunak hartu, norberak bere mundutik eta bere munduarentzat. Horretarako dagokigun protagonismoa gure gain hartu beharra daukagu.
- Jende gaztearen behar eta eskaeretan oinarritutako plan integralak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, helduei gure ideia eta formak errespetatu ditzaten eskatuz, erantzukizun konpromiso bat gure gain hartuz eta gure arazoak eta plazereak kudeatzeko guk geuk dugun gaitasunean konfiantza gehiago izan dezatela eskatuz.
KULTURA, KOMUNIKABIDEAK, GLOBALIZAZIOA ETA PREKARIETATEA
2.A.- EGOERAREN AZTERKETA
- Drogek kultura balioa galtzeko etengabeko joera, kultura bakoitzak bere kontsumoak, ekoizpena eta banaketa erregularizatzen jakin baitu. Guzti hau mugatuak dauden kontsumoekin, preskripzioekin eta azken finean, kultura akatamendu batekin batera ematen da.
- Nagusi den globalizazio prozesu homogenizatzailea normalizazio aukeraren eta pertsona eta komunitateen osasun eta askatasunaren aurkako traba bat da.
- Higiezinen booma eta gero, etxebizitzen prezioa garestitu egin da eta honek etxetik kanpo joateko zailtasunak eragin ditu, gurasoen etxean denbora luzeagoa pasaz. Gainera lan merkatuaren prekarietatea nagusi da, batez ere lehenago lan abilatzerakoan. Bestalde, ekonomiaren hirugarren sektoreak berebiziko garrantzia hartzen ari da, “aisialdiaren” kontsumoa indartuz.
- Kontsumoa ematen den testuinguruak (gazteen gaueko aisialdia edo gautxori bizimoldea), drogak kontsumitzeko motibazioak (ondo pasatzea batik bat) eta kontsumoa asteburuko gauetan egiteak (astez bizitza normalizatua egiten da) adierazten digu drogek bate zere integrazioarekin eta normalizazioarekin zerikusia dutela, eta ez hainbeste marjinazioarekin.
- Prekaritate errealitateak, ez soilik arlo ekonomikoan. Lanerako erabiltzen den denbora eta denbora librearen balorean, erabileran eta moduetan aldaketak, eguneroko bizitzaren haustura (aisialdirako eta kontsumorako lan egitea) eta geroz eta gizarteko sektore gehiagoren (gazteak, emakumeak, inmigranteak...) bulnerabilitatea.
- Kultura, ostalaritza eta aisialdi industriek gazteak aisialdi mailan eta denbora librearen garapenean erlazionatzeko dituzten testuinguruak gehiegi kontrolatzen dituzte, euren etekinak alienantea den kontsumismo batetan oinarrituz.
- Komunikabideak nagusi diren talde ekonomikoetan biltzeko joera iraunkorra, indarrean dagoen eredu juridiko-errepresiboa errepikatzen duen tratamenduaren aldeko apustu argia eginez.
- Bai tratamenduan, bai eta mezuan ere polizia, epaile eta erakundeen protagonismoa, profesional, elkarte eta droga erabiltzaileak bigarren maila batetan geratuz.
- Errepresentazio sozialak osatzen dituzten tratamendu partzialak, eta beraz, zigorrean oinarritutako gizarte eskaerak (drogak=ilegalak eta droga mendekotasunak dituzten pertsonak=delinkuenteak=gaixoak).
- Droga gaiaren inguruan lanean gabiltzan pertsonak eta elkarteak eta komunikabideetako profesionalak elkarlanean aritzeko zailtasunak; komunikabideak notiziak normalizazio kodean islatzeko eta gu gure edukiak modu erakargarriago batetan komunikatzeko zailtasunak izaten ditugu.
2.B.- PROPOSAMEN ZEHATZAK
- Prekaritate edo urritasun egoerak (lan, pertsonal, emozional... mailan), arau eta erreferenteen falta eta justizia eza eta berdintasun eza eragiten duten egoerak gainditzen joatea.
- Guztiok kontzienteago izan behar dugu beharrezkoa den beste mundu bat eraikitzeko ondoko alderdi hauen aldeko apustua egin beharra daukagula: konpromiso pertsonalak eta kolektiboak, estrategia eta dinamika komunitarioak, elkarlanean arazoak aztertzea eta diagnosi komunak lortzea. Diagnostiko komun horiek nahiz eta osoak eta perfektuak ez izan, koherentea den akordio bat lortu beharrean gaude eta eraldatzeko ilusioa izan eta sortu behar dugu.
- Beste mundu hori eraikitzen joateko ez dira beharrezkoak proiektu erraldoiak gure familia, eskola, lan eremua, gizartea eta komunitatea gure “mundu” txikia baitira eta horrekin hastea ez da gutxi.
- Notizien tratamendua normalizazio kodean islatzea, eredu juridiko-errepresiboa gaindituz eta globalagoak eta integralagoak diren errepresentazio sozialen eraikuntzan aurrerapausoak emanez.
- Komunikabideetan errealitate objektiboagoak islatzea, erabiltzaileak diren pertsonak, elkarteak, profesionalak...islatuz.
- Komunikabideek droga-mendekotasun fenomenoa nola tratatzen duten aztertzea, ikerketak, irizpideak, glosategiak...eskainiaz.
LEGALITATEA/ILEGALITATEA,KRIMINALIZAZIOA ETA DROGA TRAFIKOA
3.A.- EGOERAREN AZTERKETA
- Droga-mendekotasunen fenomenoaren instrumentaliazioa, gizarte segurtasuna eta demokratikoak diren eskubideen urraketan oinarritutako praktika eta ideologia kontserbatzaileak eraikitzen dira. Drogen, bere ekoizpenaren, salmentaren, erabilpenaren eta etekin ekonomiko, sozial eta politikoen inguruan ustelkeria suposatzen du honek.
- Geroz eta “profesionalizatuagoak” dauden legez kanpoko drogen trafikorako eta diru zuritzerako sareak. Zigorrik jaso gabe dabiltzan sareak eta botere ekonomiko oso zehatzekin bat egiten duten interes ekonomikoak.
- Mafien eta multinazionalen boterea aztertzerakoan ustelkeria maila ikaragarriak. Legez kanpoko eta legezko drogen atzean dauden interesak botere ekonomiko eta politiko maila altuetan eragiten ari dira, estatuetako eta munduko herrietako subiranotasunean ere eraginez.
- Legez kanpoko drogen publizitatea, baita zuzena ez den promozioa ere, bertan erakunde eta zientifikoak inplikatuta daudelarik.
3.B.- PROPOSAMEN ZEHATZAK
Ikerketa eta ustelkeriaren kontrako borrokaren bidez droga trafikoko eta diru zuriketarako sareak salatzea.
- Adore herri ekimenaren bidez herri salaketak egitea, droga trafikoarekin, diru zuriketarekin eta/edo ustelkeriarekin erlazionatutako egoerekin erlazionatutako diligentzia judizialetan azalduz.
- Edozein motatako drogen promozioa salatzea (legezkoak eta legez kanpokoak, modu zuzen edo zeharkakoan egiten den promozioa).
- Droga kontsumitzaileak diren pertsonen eskubide indibidualetan aurrerapausoak ematea, muga bezala taldearen edo kolektiboaren eta hirugarrengoen eskubideak egonik (haurtzaroa, adingabeak, hirugarrengoak...).
- Drogen erregularizaziorako neurriak sustatzea, tabakoaren, alkoholdun edarien, farmakoen eta eratorri kannabikoen erregularizazio egoki batetatik hasita (kontsumoarekin ekoizpenarekin eta substantzia hauen salmentarekin erlazionaturiko alderdiak kontutan izanik).
HEZKUNTZA,FAMILIA, BALOREAK
4.A.- EGOERAREN AZTERKETA
- Indibidualismoan, kontsumismoan, lehiakortasunean, hedonismoan, presentismoan, eskuordetzean edo delegazionismoan, elkartasun ezan... oinarritutako balore, jarrera eta jokabide dominanteak.
- “Pentsio ez kontributiboak” ez diren Familiak sortzea, hauetan heziketan eta afektibitatean oinarritutako erlazioak baino pentsio batetan izaten direnaren modukoak baitira.
- Familia izateko moduan aldaketa sakonak, bertan dauden azpi-sistemei, bizitza zikloei eta heziketa estiloei eraginez.
- Erreferentzia ereduen falta eta sozializazio egituren aldetik komunikatzeko, erantzukizunean hezteko eta hezigarriak diren arauak eta mugak ezartzeko orduan agerikoak diren zailtasunak.
- Familietan, heziketa zentroetan, komunitateetan... orientazio eta segurtasun eza, baloreetan hezteko eta elkarbizitzarako arauak eta mugak ezartzeko zailtasun handiak izanik.
- Guraso bezala drogen eta seme alaba gazte eta nerabeek izan ditzaketen kontsumoen inguruan beldurra eta orientazio eza. Informazio argi eta objektiboaren falta, baita estereotipo partzial gehiegi ere.
- Komunikazioan, erantzukizunean, afektuan eta elkarbizitzan oinarritzen den heziketa eredu bat garatzeko zailtasunak. Eredu honetan arauak eta mugak sistema demokratiko eta hierarkiko bat ahalbideratuko dute.
Ama eta aitaren araudi eta heziketa funtzioen arteko desoreka. Figura hauek daudenean zaintzaile funtzioak, baita heziketaren, etxeko lanen...erantzukizunak elkarbanatu behar dira.
- Tentsioak heziketa zentroetan ikasleen motibazio falta, eskolan ematen diren elkarbizitza arazoak (zenbaitetan droga kontsumoen ondorio bezala) eta arazoak konpontzeko eta arau eta muga egokiak jartzeko zailtasunak direla eta.
- Arlo akademikoarekin erlazionaturik ez dagoen arloen inguruan irakasleen orientazio eza (osasunerako heziketa, droga-mendekotasunen prebentzioa, heziketa sexu-afektiboa...).
- Familiak eta gizarteak heziketa zentroengan eta bertako irakasleengan gehiegi delegatzea.
4.B.- PROPOSAMEN ZEHATZAK
- Balore, jarrera eta jokabideetan oinarritutako erreferenteak eraikitzea: gizatasuna, aniztasunarekiko errespetua, egoera ezberdinen aurrean tolerantzia edo beligerantzia, iritzi kolektiboa, kontsumo arduraduna eta naturarekiko errespetuzkoa, elkartasuna, plazerra, elkarlana, erantzukizuna, osasuna, sakrifizioa, errespetua, komunikazioa, arazo konponketa modu bakegilean...
- Pertsonok frustrazioak, beldurrak, gatazkak, segurtasun ezak... gestionatzeko beharrezkoak ditugun gaitasunetarako heztea. Heziketa honek oinarritzat hartu behar du norbanakoaren heltze emozionala eta baita gure gizarterako beharrezkoak ditugun trebezia sozialak ere (erabakiak hartzeko, gatazkak konpontzeko, kanpoko presioak gestionatzeko). Hauek guztiak baliagarriak izango zaizkigu modu autonomoan eta librean funtzionatzen joateko.
- Aurrera pausoak eman behar dira familia, eskola, komunitate... berrien eraikuntzan. Horrela, familiak ostatu izateari utzi behar dio, heziketa zentroak ezagueren igorle soilak izateari utzi behar diote eta komunitateak errolda toki eta zerbitzu gune izate hutsari utzi behar dio.
- Sistemak, funtzioak, hierarkiak, bizitza zikloak eta afektuan eta erantzukizunean oinarritutako heziketa eredu demokratikoak kontutan hartzen dituzten familiak eraikitzea.
- Komunikazioan, gizarte ongi izatean, lanen eta erantzukizunen banaketan, autoestima positiboan, autonomian, aisialdi sortzaile baterako heziketan, kontsumo arrazionalean...oinarritutako balore, jarrera eta jokabideen alde egiten duten familiak sustatzea.
- Drogetaz lasaitasunez hitz egitea, gaitasunetan konfiantza izanez, pertsonen intimitatea errespetatuz eta guraso batek nahi ez dituen kontsumoak ematen direnean dramatizatu gabe irtenbideak bilatzen saiatuz.
- Familia heziketarako eskolen, tailerren, gurasoen arteko topaketen...bidez entzuteko eta autolaguntzarako espazioak eskaintzea.
- Familia demokratikoak eratu nahi dituzten gurasoekin aita-amen sare bat garatzea.
- Elkarlanerako protokoloak diseinatzea, irakasleen, ikasleen, familien eta kanpoko laguntzaile edo kolaboratzaileen artean droga-mendekotasunen prebentziorako eta osasun heziketarako programak garatzeko (debekuan oinarritu beharren heziketan oinarritutako programak).
- Heziketa komunitateak normalizazio kodean irakurketa egiteko, osasun heziketarako eta droga-mendekotasunen prebentziorako programa eta egitasmoak heziketa kurrikulunean sartzeko, heziketa komunitateko subjektu ezberdinen funtzioak zehazteko eta baliabideak, materialak, aholkularitza eta laguntza iraunkorra eskaintzeko beharrezkoak diren formazio, aholkularitza eta laguntza ematea.
- Heziketa komunitate osoaren parte hartzea eta konpromisoa eta komunitateko beste arloekin elkarlan harreman bat sustatzea.
- Normalizazio kodean heziketa komunitate osoarekin (elkarlanerako sare modura) osasunerako heziketa eta droga-mendekotasunen prebentzioa lantzeko “drogak larrugorrian” programa eskaintzea.
- Heziketako profesionalak eta prebentzio eragileak direnez irakasleen heziketa papera baloratzea eta motibazio eza eta ezkortasuna gainditzeko baliabideak eskaintzea.
domingo, 14 de octubre de 2007
RITALIN, ¿UNA DROGA DE CONTROL SOCIAL?
Alarma por una enfermedad que tal vez ni existe, un remedio que sirve a los familiares, pero no a los pacientes, y una ola de drogodependencia legalizada: Es la última moda que nos amenaza desde Estados Unidos.
El niño no estudia. Los deberes se la sudan. No quiere ni oír hablar de preparar exámenes. Eso no es todo: no escucha en clase, porque siempre está hablando con los chicos y chicas a su lado. No hay día que pase sin que monte alguna en el recreo o en el autobús escolar. Los castigos no sirven para nada. Se cierra a cualquier intento de hacerle aprender. No escucha nunca, tiene la cabeza en otro lado. Le obligas a leer un texto diez veces y luego no se acuerda de la mitad. Es el calvario sin fin de miles, sino millones de padres. Y en este escueto párrafo ya tenemos la clave del problema. Porque quien sufre es el niño ¿no? Pero el calvario se lo solemos adjudicar a padres y maestros. El niño sufre, pero secuestramos su sufrimiento y lo pasamos a los mayores. El niño pasa de ser sujeto a objeto -y por lo tanto pierde el control sobre su vida. Padres, maestros, autoridades escolares y, por fin, los médicos, definen el problema y proponen los caminos a seguir para solucionarlo.
A veces el camino simple y directo parece lógico: el niño se siente mal, el maestro constata que tiene fiebre y lo manda a casa. Los padres lo llevan al medico, y este diagnostica gripe.
¿Pero que pasa con el alumno problemático? Pues la ciencia médica esta aplicando la misma vía simple y directa para un problema mucho más complejo: una vez descubierta una enfermedad, se puede buscar un remedio, si posible una pastilla fácil de tragar. Y Padres y profesores suspiran de alivio. Porque una enfermedad se trata con fármacos, y con suerte se cura. Así el entorno familiar y escolar del niño se libra de una grave responsabilidad: ya no hay que entender al niño, soólo hay que tratarlo.
Millones de padres y maestros se están convirtiendo en camellos legales de sus hijos, administrándoles fármacos para domarlos, generalmente uno llamado Ritalin (fabricado por Ciba-Geigy, una división del gigante farmacéutico Suizo Novartis). Esto pasa sobre todo en Estados Unidos y en Canadá, pero como todas las modas ya está apareciendo en Europa.
La enfermedad
EN EE.UU. se llama Attention Deficit Disorder (ADD) o Attention Deficit-Hyperactivity Disorder (ADHD) - la llamada «hiperactividad». Los principales síntomas son la agitación y la falta de concentración. A los niños difíciles les cuesta fijar la atención en una cosa para largo tiempo, son distraídos. Se mueven mucho, golpean la mesa con los dedos durante las comidas, no pueden estar quietos en sus sillas, continuamente tienen que cambiar de actividad. Incluso ¡horror! corren por la calle cuando podrían caminar. Son «síntomas» de comportamiento normal de cualquier niño, pero se pueden convertir en problema a partir de un cierto grado de intensidad. ¿Pero cuál es este grado? ¿A partir de cuando se puede diagnosticar una enfermedad? Decimos que tenemos fiebre si la temperatura de nuestro cuerpo pasa de los 37 grados. Es una línea divisoria clara (aunque hoy los médicos ya no aceptan una línea tan rigida). ¿Pero como medir la hiperactividad? Parece que la enfermedad de un niño empieza donde acaba el aguante de los padres y profesores.
Muchos médicos refutaron tales argumentos con definiciones clínicas. Pero sus tablas de síntomas son menos científicas de lo que piensan. Según el psiquiatra Americano Peter R. Breggin (ver fuentes al final del texto) no hay pruebas para la existencia de una enfermedad que pudiera causar el ADHD. No se han detectado nunca diferencias orgánicas en los cerebros de niños hiperactivos. No hay reacciones bioquímicas diferentes, y nunca se ha detectado anomalía cualquiera. El único «cuadro sintomático» en el que se apoyan los médicos para detectar la hiperactividad es el comportamiento. Desde hace 20 años por lo menos médicos y psiquiatras se libran una batalla en EE.UU. sobre la cuestión si se puede tratar con fármacos algo que tiene una base científica tan tenue. Lo único de demuestran los ensayos clínicos hasta ahora es que no hay cura, sólo hay niños drogados.
El remedio
El fármaco más usado contra la hiperactividad es el Ritalin (en inglés, al factor activo se llama MPH - methylphenidate hydrochloride). Es un estimulante que tiene el efecto «paradoxo» de calmar personas agitadas. Fue descubierto en los años 40 y autorizado su uso por la FDA (Federal Drug Administration) del Gobierno de EE.UU. en 1956. Se puso de moda esta droga antigua sobre todo durante la última década (que adecuado es el inglés, en este caso: usa la misma palabra «drug» para droga y fármaco). Entre los años 1990 y 1995 se duplicaron el numero de pacientes, de 1990 hasta hoy el uso de Ritalin se ha multiplicado por siete. Un 90 % de la producción mundial del producto es consumido en EE.UU. En este país, hasta 4 millones de niños toman Ritalin. Según la prestigiosa revista inglesa «New Scientist» el uso de Ritalin «es uno de los fenómenos farmacéuticos más extraordinarios de nuestro tiempo... En algunas escuelas, 15% de niños son diagnosticados con ADD o ADHD, y el reparto de Ritalin ya es parte de la vida diaria de colegio.»
El éxito comercial es sorprendente, tratándose de un fármaco muy peligroso. Tomar más que la dosis indicada puede producir vómitos, alucinaciones, convulsiones y llevar al coma. Los efectos secundarios son falta de apetito, problemas para dormir, tics nerviosos, nauseas, ansiedad, tensión y nerviosismo. El uso de Ritalin puede llevar a manías, a sicosis y finalmente a la drogodependencia.
De hecho, el abuso de Ritalín es muy común. La policía antidrogas norteamericana DEA pone este remedio en la misma categoría que la cocaína. Está entre los 10 fármacos más buscados en robos de farmacia en EE.UU.. En la calle, donde se esnifa y se inyecta, se conoce con nombres como Vitamin R, R-Ball, Skippy o Jif.
Según Breggin, el único efecto de Ritalin es impedir el funcionamiento normal del cerebro -no se han detectado otras cualidades. El New Scientist reconoce que el Ritalin «calma a niños hiperactivos y hace más fácil tratar con ellos», pero en el mismo editorial advierte que «no hay ninguna prueba de que mejore su rendimiento escolar.» En estudios que duraron 14 meses no se detectó ninguna mejora en la escuela ni en la capacidad de relacionarse socialmente de los niños tratados con Ritalin.
¿Control social?
Entonces ¿por qué se usa? Calmar es la palabra mágica. A corto plazo Ritalin calma la actividad espontánea, creativa y autónoma de los niños. Son más obedientes y cumplen con tareas aburridas. Según Breggin, «no se tiene en cuenta la experiencia subjetiva del niño» al hacerle tomar el medicamento. Lo único que importa es el resultado, el comportamiento socialmente aceptable del niño. El niño no es sujeto, es objeto -y lo único que importa es que no moleste. Lo grave de la experiencia norteamericana es la intromisión de las escuelas: si se acepta la existencia de la enfermedad y la eficacia del fármaco se da vía libre a una política de drogar sistemáticamente a todos los niños rebeldes. Hay estudios que demuestran, por ejemplo en Montreal, la prevalencia de la hiperactividad y del uso de Ritalin en escuelas de barrios pobres. ¿Porque se «enferman» más estos niños? Es evidente que los factores sociales -en la familia y en el barrio- influyen en el comportamiento social de los niños. También es probable que en las clases acomodadas hay más posibilidad que los padres se tomen la molestia (o por lo menos el gasto) de buscar un psicólogo antes de declarar la guerra química a su hijo.
No quiero levantar aquí la liebre de una teoría conspirativa -no se trata de una decisión malévola tomada en algún oscuro despacho de gobierno. Y si hubiera una tal conspiración, no sería éste el problema -lo realmente grave es la facilidad con la cual nuestra sociedad acepta ser manipulada, acepta la solución fácil de la pastilla. El desespero de padres desbordados por un problema que no entienden es trágico- y quizás sea normal que busquen el camino de menor resistencia. Si el problema de su hijo es una enfermedad, nadie tiene la culpa. Pero replantearse comportamientos en la familia y en la escuela significa replantearse a sí mismo, replantear las instituciones que nos rodean. Es un paso que pocos se atreven a dar. Es más fácil empastillar al hijo.
¿Nueva ofensiva de Ritalin?
El éxito de Ritalin en el mercado norteamericano es impresionante. En Europa no ha podido entrar aún de tal manera. Pero algo pasa. En un reciente viaje a Holanda encontré en la portada del prestigioso diario liberal «NRC-Handelsblad» un gran artículo sobre Ritalin. Seguía en el interior sobre una página entera. Pero no contenía nada nuevo, ningún dato, ninguna gran prueba clínica nueva. Los «niños-ejemplo» eran conmovedores, sin duda, pero la historia estaba lejos de tener el valor literario para merecer tal despliegue. Como periodista me pregunté ¿por qué? ¿Estaba tan falto de material el editor que tuvo que poner una historia que se podía haber publicado en cualquier día de los últimos 20 años? Creo simplemente que le metieron un gol. Hay que estar atento, porque debe estar en curso una «ofensiva mediática». Pregunté a un médico amigo en Holanda: confirmó que ¡en los centros de detención juvenil ponen Ritalin en la sopa para calmar a los presos!
Pero al fin ¿qué es la hiperactividad?
La crítica negativa deja desamparada a los que sufren el problema. Es más fácil creer al médico que buscar alternativas. Breggin da pistas: hay indicios que factores medioambientales pueden causar síntomas de hiperactividad. El New York Times publicó el 2 de noviembre pasado un articulo bajo el titulo: «Un cambio de dieta puede evitar el uso de Ritalin.» Un informe reciente sobre los 23 mejores estudios clínicos de los últimos 20 años sobre la hiperactividad llega a la conclusión que la alimentación puede influir en los «desordenes de comportamiento» de muchos niños. Colorantes o otros aditivos, o incluso los mismos alimentos pueden causar hiperactividad en niños. Es decir: Si el chocolate te pone como una moto, no vayas al médico, ¡deja de comer chocolate!
Walter Tauber (Girona), publicado por Ekintza Zuzena.