martes, 1 de enero de 2008

ZORIONAK ETA URTE BERRION. ZERA ESKATZEN DIOGU URTE HONI:

Osasunean eta maitasunean ondo aritzeaz aparte, drogamendekotasunen fenomenoaren inguruan zera eskatzen dut:-Korkuera legearen 25 artikulua desagertzea
-drogei buruzko legerian aldaketa erabatekoa lortzeko, eta drogen produkzioa, salmenta eta kontsumoak arautuko dituen neurriak proposatzea. Irizpide koherenteez eta apurka-apurka aplikatu behar diren neurriak. Substantziaren tipologia, haien kalitatea, kontsumitzen dituzten pertsonen adina, ... kontuan hartuko dituzten irizpideak
;
-
pertsonak drogak kontsumitzeko duten eskubidearen alde, eta drogen produkzioa, salmenta eta kontsumoa, oinarri-oinarrian, erregulatzeko eskubidea eta obligazioa ere bai. Argitzea aukeratzeko dugun askatasuna helburu dugula eta horren alde borrokatu behar dugula, eta garbi daukagu ez dela abiapuntua. Halaber, argitzea osasunaren eta gizarte-ongizateko eskubide kolektiboak eskubide indibidualen bermea direla, eskubide horien artean kontrajartzerik izan ez dadin. Halaber, kontrol soziala zuritzeko eta osasunaren eredu sanitarista ezartzeko eskubide kolektiboen erabilera salatzea. Eta hezkuntza sistemaren barruan drogamendekotasunen fenomenoari aurre egiteko zera eskatzen dut:- osasun heziketarako programak era integralean lantzea hezkuntzan sisteman, urteko jarraipena izanik.
- hezkuntzan sisteman lantzen diren neurri errepresiboak alboratzea, eskoletatik polizia bota, drogazaleak ez zigortu...
-Programen ikuspegi debekatzailea eta paternalista ezabatu eskoletatik...
VIDEO


No hay comentarios: