domingo, 21 de octubre de 2007

DROGAK ETA TESTUINGURUA, GAURKO EGOERA ULERTZEKO.



Askagintzak testuinguruaren inguruan egiten duen egoeraren azterketa eta proposamen zehatzak:

<DENBORA LIBREA ETA AISIALDIA, KONTSUMISMOA ETA LAGUNAK

1.A.- EGOERAREN AZTERKETA

    • Gazte aisialdiak jarraibide zorrotz batzuk jarraitzen ditu eta honen ezaugarri nagusia masifikazioa da. Ondoko ezaugarriak nagusitzen dira batik bat: asteburua mugatua, gaua egunari nagusitua, leku konkretu batzuetara mugatua…

    • Gazteen entretenimendua, aisialdia eta zainketa pertsonala bultzatzeko makina bat gastu egiten da gure industrial gizarte honetan. Publizitatea, markak eta marketing-a haur eta gazte sektoreetara zuzentzen da nagusiki, hauek baitira gizarte honetan kontsumitzaile nagusiak (edo ala izatea espero da).

    • Errebeldia negozio gisa. Adin hauetako gazteei zuzenduriko publizitatea errazteko bide bat produktuaren natura ezkutatzen eta errebeldia eta “sistemarekiko” erresistentzia gisa aurkeztean datza, tabako kanpainak kasu.

    • Droga=aisialdia. Droga kontsumoa aisialdiarekin, ondo pasatzearekin, plazerra lortzearekin, lagun berriak egitearekin… bat doa. Egungo kontsumoen arrazoietaz galdetzen denean, arazo edota kolektiboetatik “ihes egiteko” drogak hartzen direla ez da lehen bezainbeste esaten. Gaur egungo kontsumitzaileak droga kontsumoen arriskuak erlatibizatu egiten ditu eta bere abantailak azpimarratzen ditu.

    • Astean zehar ematen diren droga kontsumoak ez dira oso adierazgarriak (mendekotasuna dagoen kasuetan izan ezik), asteburuetan finkatzen baitira batik bat. Astean zehar gazteak beren eginkizunetan dihardute; lana, ikasketak, familia, kirola…

    • Gazte izateko eta gazte bizitzeko existitzen diren modu anitzak (ideien eta sozializazio prozesuen aniztasuna) ikusteko zailtasunak.

    • Informazio partzialak, nagusi diren pertzepzioen, estereotipoen, estigmen...ondorioz gaizki egituratutako informazio piloarekin.

    • Gazteen ideien eta euren garapen prozesuaren araberako beharren arteko kontraesanak, eztabaida nork bere gain hartzeko eta batez ere gazte kodean konpromiso errealak hartzea suposatuko duten erabakiak hartzeko.

    • Erakunde gehienetan gazte plan integralen falta. Gazteen behar eta eskaeretan oinarritutako eta hauek diseinatutako, garatutako eta ebaluatutako planen eta programen beharra dago. Hala ere guzti hau garatu ahal izateko helduek diferentzia onartzeko eta konfiantza eta sinesgarritasuna azalduz gazteei erantzukizunak eskatzeko dituzten zailtasunak gainditu behar dira.

1.B.- PROPOSAMEN ZEHATZAK

    • Gazteen artean hain kontsumista ez den eta sortzaileagoa eta osasuntsuagoa den aisialdian erlazioak eraikitzeko beharra, aisialdia eta lan aldia/ikasketak, astean zeharreko egunak eta asteburua bezalako banaketa mekanikoak gaindituz.

    • Droga-mendekotasunen fenomenoaren normalizazioaren alde lan egin nahi duten pertsona eta gazte taldeekin gazteen sarea osatzea.

    • Gazte izateko modu ezberdin eta aunitz daudela onartu (ideiak, estetikak, janzkerak, musika, ondo pasatzeko moduak, aisialdia...).

    • Drogei buruz informazio argia eta objektiboa eskaini, beti ere hauek sendatzeko, plazerra emateko eta kaltetarako baliagarriak izan daitezkeela onartuz.

    • Gazteen artean behin behingoz debate zintzoa bultzatu. Horretarako beharrezkoa izango da gazte izateko modu ezberdin horietan droga-mendekotasun fenomenoak duen eragina aztertzea eta benetan aldaketak emateko beharrezkoak diren konpromezu eraginkorrak hartu.

    • Prebentzio-ekintza gazte moduan aurrera eramateko formatu, bitartekari eta sentsibilizazio eginkizunak hartu, norberak bere mundutik eta bere munduarentzat. Horretarako dagokigun protagonismoa gure gain hartu beharra daukagu.

    • Jende gaztearen behar eta eskaeretan oinarritutako plan integralak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, helduei gure ideia eta formak errespetatu ditzaten eskatuz, erantzukizun konpromiso bat gure gain hartuz eta gure arazoak eta plazereak kudeatzeko guk geuk dugun gaitasunean konfiantza gehiago izan dezatela eskatuz.

KULTURA, KOMUNIKABIDEAK, GLOBALIZAZIOA ETA PREKARIETATEA

2.A.- EGOERAREN AZTERKETA

    • Drogek kultura balioa galtzeko etengabeko joera, kultura bakoitzak bere kontsumoak, ekoizpena eta banaketa erregularizatzen jakin baitu. Guzti hau mugatuak dauden kontsumoekin, preskripzioekin eta azken finean, kultura akatamendu batekin batera ematen da.

    • Nagusi den globalizazio prozesu homogenizatzailea normalizazio aukeraren eta pertsona eta komunitateen osasun eta askatasunaren aurkako traba bat da.

    • Higiezinen booma eta gero, etxebizitzen prezioa garestitu egin da eta honek etxetik kanpo joateko zailtasunak eragin ditu, gurasoen etxean denbora luzeagoa pasaz. Gainera lan merkatuaren prekarietatea nagusi da, batez ere lehenago lan abilatzerakoan. Bestalde, ekonomiaren hirugarren sektoreak berebiziko garrantzia hartzen ari da, “aisialdiaren” kontsumoa indartuz.

    • Kontsumoa ematen den testuinguruak (gazteen gaueko aisialdia edo gautxori bizimoldea), drogak kontsumitzeko motibazioak (ondo pasatzea batik bat) eta kontsumoa asteburuko gauetan egiteak (astez bizitza normalizatua egiten da) adierazten digu drogek bate zere integrazioarekin eta normalizazioarekin zerikusia dutela, eta ez hainbeste marjinazioarekin.

    • Prekaritate errealitateak, ez soilik arlo ekonomikoan. Lanerako erabiltzen den denbora eta denbora librearen balorean, erabileran eta moduetan aldaketak, eguneroko bizitzaren haustura (aisialdirako eta kontsumorako lan egitea) eta geroz eta gizarteko sektore gehiagoren (gazteak, emakumeak, inmigranteak...) bulnerabilitatea.

    • Kultura, ostalaritza eta aisialdi industriek gazteak aisialdi mailan eta denbora librearen garapenean erlazionatzeko dituzten testuinguruak gehiegi kontrolatzen dituzte, euren etekinak alienantea den kontsumismo batetan oinarrituz.

    • Komunikabideak nagusi diren talde ekonomikoetan biltzeko joera iraunkorra, indarrean dagoen eredu juridiko-errepresiboa errepikatzen duen tratamenduaren aldeko apustu argia eginez.

    • Bai tratamenduan, bai eta mezuan ere polizia, epaile eta erakundeen protagonismoa, profesional, elkarte eta droga erabiltzaileak bigarren maila batetan geratuz.

    • Errepresentazio sozialak osatzen dituzten tratamendu partzialak, eta beraz, zigorrean oinarritutako gizarte eskaerak (drogak=ilegalak eta droga mendekotasunak dituzten pertsonak=delinkuenteak=gaixoak).

    • Droga gaiaren inguruan lanean gabiltzan pertsonak eta elkarteak eta komunikabideetako profesionalak elkarlanean aritzeko zailtasunak; komunikabideak notiziak normalizazio kodean islatzeko eta gu gure edukiak modu erakargarriago batetan komunikatzeko zailtasunak izaten ditugu.

2.B.- PROPOSAMEN ZEHATZAK

    • Prekaritate edo urritasun egoerak (lan, pertsonal, emozional... mailan), arau eta erreferenteen falta eta justizia eza eta berdintasun eza eragiten duten egoerak gainditzen joatea.

    • Guztiok kontzienteago izan behar dugu beharrezkoa den beste mundu bat eraikitzeko ondoko alderdi hauen aldeko apustua egin beharra daukagula: konpromiso pertsonalak eta kolektiboak, estrategia eta dinamika komunitarioak, elkarlanean arazoak aztertzea eta diagnosi komunak lortzea. Diagnostiko komun horiek nahiz eta osoak eta perfektuak ez izan, koherentea den akordio bat lortu beharrean gaude eta eraldatzeko ilusioa izan eta sortu behar dugu.

    • Beste mundu hori eraikitzen joateko ez dira beharrezkoak proiektu erraldoiak gure familia, eskola, lan eremua, gizartea eta komunitatea gure “mundu” txikia baitira eta horrekin hastea ez da gutxi.

    • Notizien tratamendua normalizazio kodean islatzea, eredu juridiko-errepresiboa gaindituz eta globalagoak eta integralagoak diren errepresentazio sozialen eraikuntzan aurrerapausoak emanez.

    • Komunikabideetan errealitate objektiboagoak islatzea, erabiltzaileak diren pertsonak, elkarteak, profesionalak...islatuz.

    • Komunikabideek droga-mendekotasun fenomenoa nola tratatzen duten aztertzea, ikerketak, irizpideak, glosategiak...eskainiaz.

LEGALITATEA/ILEGALITATEA,KRIMINALIZAZIOA ETA DROGA TRAFIKOA

3.A.- EGOERAREN AZTERKETA

    • Droga-mendekotasunen fenomenoaren instrumentaliazioa, gizarte segurtasuna eta demokratikoak diren eskubideen urraketan oinarritutako praktika eta ideologia kontserbatzaileak eraikitzen dira. Drogen, bere ekoizpenaren, salmentaren, erabilpenaren eta etekin ekonomiko, sozial eta politikoen inguruan ustelkeria suposatzen du honek.

    • Geroz eta “profesionalizatuagoak” dauden legez kanpoko drogen trafikorako eta diru zuritzerako sareak. Zigorrik jaso gabe dabiltzan sareak eta botere ekonomiko oso zehatzekin bat egiten duten interes ekonomikoak.

    • Mafien eta multinazionalen boterea aztertzerakoan ustelkeria maila ikaragarriak. Legez kanpoko eta legezko drogen atzean dauden interesak botere ekonomiko eta politiko maila altuetan eragiten ari dira, estatuetako eta munduko herrietako subiranotasunean ere eraginez.

    • Legez kanpoko drogen publizitatea, baita zuzena ez den promozioa ere, bertan erakunde eta zientifikoak inplikatuta daudelarik.

3.B.- PROPOSAMEN ZEHATZAK

Ikerketa eta ustelkeriaren kontrako borrokaren bidez droga trafikoko eta diru zuriketarako sareak salatzea.

    • Adore herri ekimenaren bidez herri salaketak egitea, droga trafikoarekin, diru zuriketarekin eta/edo ustelkeriarekin erlazionatutako egoerekin erlazionatutako diligentzia judizialetan azalduz.

    • Edozein motatako drogen promozioa salatzea (legezkoak eta legez kanpokoak, modu zuzen edo zeharkakoan egiten den promozioa).

    • Droga kontsumitzaileak diren pertsonen eskubide indibidualetan aurrerapausoak ematea, muga bezala taldearen edo kolektiboaren eta hirugarrengoen eskubideak egonik (haurtzaroa, adingabeak, hirugarrengoak...).

    • Drogen erregularizaziorako neurriak sustatzea, tabakoaren, alkoholdun edarien, farmakoen eta eratorri kannabikoen erregularizazio egoki batetatik hasita (kontsumoarekin ekoizpenarekin eta substantzia hauen salmentarekin erlazionaturiko alderdiak kontutan izanik).

HEZKUNTZA,FAMILIA, BALOREAK

4.A.- EGOERAREN AZTERKETA

    • Indibidualismoan, kontsumismoan, lehiakortasunean, hedonismoan, presentismoan, eskuordetzean edo delegazionismoan, elkartasun ezan... oinarritutako balore, jarrera eta jokabide dominanteak.

    • “Pentsio ez kontributiboak” ez diren Familiak sortzea, hauetan heziketan eta afektibitatean oinarritutako erlazioak baino pentsio batetan izaten direnaren modukoak baitira.

    • Familia izateko moduan aldaketa sakonak, bertan dauden azpi-sistemei, bizitza zikloei eta heziketa estiloei eraginez.

    • Erreferentzia ereduen falta eta sozializazio egituren aldetik komunikatzeko, erantzukizunean hezteko eta hezigarriak diren arauak eta mugak ezartzeko orduan agerikoak diren zailtasunak.

    • Familietan, heziketa zentroetan, komunitateetan... orientazio eta segurtasun eza, baloreetan hezteko eta elkarbizitzarako arauak eta mugak ezartzeko zailtasun handiak izanik.

    • Guraso bezala drogen eta seme alaba gazte eta nerabeek izan ditzaketen kontsumoen inguruan beldurra eta orientazio eza. Informazio argi eta objektiboaren falta, baita estereotipo partzial gehiegi ere.

    • Komunikazioan, erantzukizunean, afektuan eta elkarbizitzan oinarritzen den heziketa eredu bat garatzeko zailtasunak. Eredu honetan arauak eta mugak sistema demokratiko eta hierarkiko bat ahalbideratuko dute.

Ama eta aitaren araudi eta heziketa funtzioen arteko desoreka. Figura hauek daudenean zaintzaile funtzioak, baita heziketaren, etxeko lanen...erantzukizunak elkarbanatu behar dira.

    • Tentsioak heziketa zentroetan ikasleen motibazio falta, eskolan ematen diren elkarbizitza arazoak (zenbaitetan droga kontsumoen ondorio bezala) eta arazoak konpontzeko eta arau eta muga egokiak jartzeko zailtasunak direla eta.

    • Arlo akademikoarekin erlazionaturik ez dagoen arloen inguruan irakasleen orientazio eza (osasunerako heziketa, droga-mendekotasunen prebentzioa, heziketa sexu-afektiboa...).

    • Familiak eta gizarteak heziketa zentroengan eta bertako irakasleengan gehiegi delegatzea.

4.B.- PROPOSAMEN ZEHATZAK

    • Balore, jarrera eta jokabideetan oinarritutako erreferenteak eraikitzea: gizatasuna, aniztasunarekiko errespetua, egoera ezberdinen aurrean tolerantzia edo beligerantzia, iritzi kolektiboa, kontsumo arduraduna eta naturarekiko errespetuzkoa, elkartasuna, plazerra, elkarlana, erantzukizuna, osasuna, sakrifizioa, errespetua, komunikazioa, arazo konponketa modu bakegilean...

    • Pertsonok frustrazioak, beldurrak, gatazkak, segurtasun ezak... gestionatzeko beharrezkoak ditugun gaitasunetarako heztea. Heziketa honek oinarritzat hartu behar du norbanakoaren heltze emozionala eta baita gure gizarterako beharrezkoak ditugun trebezia sozialak ere (erabakiak hartzeko, gatazkak konpontzeko, kanpoko presioak gestionatzeko). Hauek guztiak baliagarriak izango zaizkigu modu autonomoan eta librean funtzionatzen joateko.

    • Aurrera pausoak eman behar dira familia, eskola, komunitate... berrien eraikuntzan. Horrela, familiak ostatu izateari utzi behar dio, heziketa zentroak ezagueren igorle soilak izateari utzi behar diote eta komunitateak errolda toki eta zerbitzu gune izate hutsari utzi behar dio.

    • Sistemak, funtzioak, hierarkiak, bizitza zikloak eta afektuan eta erantzukizunean oinarritutako heziketa eredu demokratikoak kontutan hartzen dituzten familiak eraikitzea.

    • Komunikazioan, gizarte ongi izatean, lanen eta erantzukizunen banaketan, autoestima positiboan, autonomian, aisialdi sortzaile baterako heziketan, kontsumo arrazionalean...oinarritutako balore, jarrera eta jokabideen alde egiten duten familiak sustatzea.

    • Drogetaz lasaitasunez hitz egitea, gaitasunetan konfiantza izanez, pertsonen intimitatea errespetatuz eta guraso batek nahi ez dituen kontsumoak ematen direnean dramatizatu gabe irtenbideak bilatzen saiatuz.

    • Familia heziketarako eskolen, tailerren, gurasoen arteko topaketen...bidez entzuteko eta autolaguntzarako espazioak eskaintzea.

    • Familia demokratikoak eratu nahi dituzten gurasoekin aita-amen sare bat garatzea.

    • Elkarlanerako protokoloak diseinatzea, irakasleen, ikasleen, familien eta kanpoko laguntzaile edo kolaboratzaileen artean droga-mendekotasunen prebentziorako eta osasun heziketarako programak garatzeko (debekuan oinarritu beharren heziketan oinarritutako programak).

    • Heziketa komunitateak normalizazio kodean irakurketa egiteko, osasun heziketarako eta droga-mendekotasunen prebentziorako programa eta egitasmoak heziketa kurrikulunean sartzeko, heziketa komunitateko subjektu ezberdinen funtzioak zehazteko eta baliabideak, materialak, aholkularitza eta laguntza iraunkorra eskaintzeko beharrezkoak diren formazio, aholkularitza eta laguntza ematea.

    • Heziketa komunitate osoaren parte hartzea eta konpromisoa eta komunitateko beste arloekin elkarlan harreman bat sustatzea.

    • Normalizazio kodean heziketa komunitate osoarekin (elkarlanerako sare modura) osasunerako heziketa eta droga-mendekotasunen prebentzioa lantzeko “drogak larrugorrian” programa eskaintzea.

    • Heziketako profesionalak eta prebentzio eragileak direnez irakasleen heziketa papera baloratzea eta motibazio eza eta ezkortasuna gainditzeko baliabideak eskaintzea.

No hay comentarios: