domingo, 21 de octubre de 2007

DROGEN INGURUKO HEZKUNTZA

Euskal Herriko historian zehar, drogen kontsumoak erabilpenaren baloreetan oinarritu egin dira. Iraultza industrialetik aurrera, XIX. mendearen bukaeran, aldaketa batzuk eman dira eta beste kultura batzuetako drogek lekua hartu dute gure gizartean. XXI. mendearen hasieran, drogen kontsumoan leku gehien hartzen duena balorea funtzionala da. Dena den, argi izan behar dugu drogen kontsumoa ziklikoa izan daitekeela, gehienbat moden araberakoa, ekonomiaren araberakoa,... Azken 10 urteetan aldaketa ugari eman dira. Egun baditugu lehen agertzen ez ziren fenomenoak, hala nola, IHESA (honek berrikuntza ezberdinak ekarri izan ditu).
Garai bateko errealitatea ikusita, drogen erabilera handia ikusita, kontrola legearen esku uztea erabaki egin zen. Bide hau droga batzuen kontsumoaren, salerosketaren eta ekoizpenaren debekuan oinarritzen da. Baina debekuan oinarritutako politikak eta polizi kontrolak porrot egin zuten. Argi ikusten da kartzelak, isunak eta abarrek ez diotela drogamenpekotasunari behar bezalako erantzuna ematen, hots, marko juridikoak ez du soluziobiderik jartzen, alde batera uzten baitu prebentzioa, tratamenduak, gizarteratzea,... Beraz, beste bide bat bilatu behar zen, drogekin dugun harremana modu arduratsuagoan eta demokratikoagoan lantzeko.
Egun murgilduta gauden gizartean, bizi estiloa geroz eta indibidualistagoa eta kontsumistagoa da eta ez die gazteei eta Euskal Herrian baztertutako gizarte zatiari mesederik egiten. Hots, ezberdintasun sozialak, bazterketa prozesuak, mobilizazioak ekiditeko, homogenizatzeko eta kontrolatzeko drogen instrumentalizazioa, ustelkeria eta interes ekonomiko eta politikoak, kontsumoan eta azkartasunean oinarrituriko bizitza estiloak, industria poligonoetan antolaturiko lana, aisialdia, merkatal guneak,... injustiziak eragin eta drogen kontsumo desegokiak eman daitezen errazten duten zenbait faktore dira.
Drogak gehienbat asteburuetan eta aisialdian kontsumitu egiten dira. Gutxira arte eskolan drogak eragiten duten ondorio txarrei buruz hitz egin da, gaixotasunak zerrendatuz, drogen ondorioak aipatuz,... baina zer esaten zen prebentzioari buruz?
Agerikoa da “drogen inguruko hezkuntza” kontzeptua bera ere gutxi ikusten dela curriculumean. Argi ikusten da Euskal Herriko curriculumak apustu egin behar duela pertsonen eta baita gizataldeen komunikazioan, erabakiak hartzeko edota arazoak konpontzeko. Curriculumak zera lortu behar du: ikasleek drogak aldaketa balio bezala, merkantzia bezala, ez ikustea; eta pertsonengan sinesten duen gizarte anitz, askea, errespetuzkoa bultzatuko duen kulturaren alde egitea. Drogak beti egon dira, orain ere badaude eta etorkizunean ere egongo dira eta horregatik eta horretarako drogekin bizitzen baina mendekotasunik gabe bizitzen ikasi behar dugu.
Argi izan behar dugu drogak ez direla egungo arazorik larriena, ezta bere kontsumoa ere, baizik eta kontsumo horien zergatia. Zergatia drogamenpekotasun fenomenoa edo gehiegizko kontsumoa baino, gizaki ezberdinen integrazio prozesuetan ematen diren desegituraketa eta desoreka ezberdinetan datza. Hori dela eta, drogen inguruko hezkuntza norberaren garapenean ere oinarritu behar da, hots, norberaren ongizate orokorra lortu beharko du kontsumo desegokiak gainditzeko eta herri mugimenduaren bitartez gizarte aske bat lortu ahal izateko.
Hau guztia lortzeko, eta beste helburu batzuk alde batera utzi gabe, ezinbestekoa da helburu nagusitzat prebentzioa hartzea. Prebentzio koherentea, hezkuntzan oinarritua, baloreetan, ongizate orokorrean, osasun psiko-fisiko-soziala lortzeko asmoz. Euskal curriculumak drogen inguruko hezkuntzari dagokionez prebentzioa hartu behar du oinarritzat. Prebentzioa drogak dauden gizarte batean drogamenpekotasunik gabe bizitzen ikastean oinarritzen da. Prebentzio hezkuntza honetan, hezkuntza formalarekin batera, ezinbestekoak dira guraso, gazte eta eragileen parte hartzea. Prebentzio bezala zera ulertzen da: drogen erabilpen edo gehiegizko erabilpena ekiditeko, kontsumoa gutxitzeko edota atzeratzeko diren neurri ezberdinak aztertzean datza. Osasunaren ikuspegitik garrantzitsuagoa da prebentzioa tratamendua baino. Prebentzioa modu jarraian eman behar da, era sistematiko batean. Ikastetxeak badira leku aproposak gaia lantzeko, alde batetik, gizarte partaide guztiak bertatik pasatzen direlako eta helburua heziketa delako, giza neurri eta teknikoetan oinarrituta.

a) Drogen inguruko hezkuntza integralaren ezaugarriak
Drogen inguruko hezkuntza integral batek pentsamendu kritiko baterantz bideratu behar gaitu, bizi eredu ezberdinen iritzi positiboak sortuz.
Norberaren garapenean oinarrituta, norberaren ongizate orokorra lortzera eta gizarte aske bat lortzera bideratu behar gaitu.
Pertsonen eskubideen artean, izaki bizidunen errespetua lortu behar du
Drogen inguruko hezkuntza integralak autoheziketa lortu behar du
Komunikazioa landu bazterkeriarik ez emateko.
Drogen inguruko hezkuntza kutsakorrak diren gaixotasunen inguruan, erabaki garrantzitsuak hartu ahal izateko
Neska-mutilek behar adina baliabide izan behar dute beren erabakiak hartu ahal izateko
Behar adina baliabide eman, gehiegizko kontsumo edo kontsumo desegokia eman ez dadin
Drogen inguruko hezkuntzaren gaia modu objektiboan eta sen onarekin lantzeko faktore guztiak kontutan hartu behar dira.
Drogak egon diren, dauden eta egongo diren gizarte batean mendekotasunik gabe bizitzera eraman behar gaitu drogen inguruko hezkuntzak.

b) Drogen inguruko hezkuntzaren helburuak
Drogen inguruko hezkuntza/prebentzio hezkuntza:
prebentzioa heziketa arau bezala hartzea, koherentziadun ekintza prebentiboa.
informazioa ematea; prebentzioa tresna bezala.
ongizate psiko-fisiko-soziala lortzekoeta baita baldintzak hobetzeko 8bizi, lan, etxebizitza, pertsonen arteko harremanak,...) ekintza prebentiboan oinarritutako estrategiak garatzea.
elkartasunean, elkarrizketan, aniztasunean, talde kontzientzian, kritikotasunean eta autokritikan, konpromisoan, komunikazioan,… oinarritutako ekintza prebentiboa garatzea.
familian oinarritutako prebentzioa lantzea (komunikazioan, errespetuan, sinesgarritasunean, harreman demokratikoetan,… oinarritua), komunikazio egoerak garatzeko.
Gaia objektibotasunez eta sen onez lantzeko gazteria prestatzea
Autoestima garatzea.
Talde jarrera garatzea.
Erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea.
Sentsibilizazioa, kontzientziazioa, salaketa, ekintza komunitarioak garatzea.
Drogadun gizarte batean bizitzen ikastea, drogamenpekotasunik gabe.
Drogen inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk definitzea eta drogen inguruko topikoak desmitifikatzea.
Instituzionalizatutako drogen arazoei buruz ikasleria sentsibilizatzea.
Gazteek bizi duten errealitatearen azterketa egitea
Tabako eta alkoholaren eta beste droga batzuen efektuak eta ondorioak definitzea.
Informazio iturri eta iragarki batzuen edukiak aztertu eta erabilpenean zerikusirik daukaten edo ez aztertzea.
Drogarekin arazoak duten pertsonen ezaugarri nagusienak aztertzea eta baloratzea: arazoak ikasketetan, esaterako.
Drogen inguruko legea aztertzea
Droga legalen/ilegalen arteko ezberdintasunak gainditzea
Norberaren garapenean lan egitea, beldurrak, atsekabeak, segurtasun ezak, ezberdintasunak, porrotak gaindituz.
Gizarte berri baterantz aurrera egitea, non drogen kontsumoa kultura askatzaile, kolektibo, tolerante baten testuinguruan emango den.

c)Landu beharreko kontzeptuak
Zer dira drogak?
Droga kontsumitzaile motak
Droga instituzionalituak eta instituzionalizaturik ez dauden drogak
Droga legalak/droga ilegalak
Droga naturalak, sasi-sintetikoak, sintetikoak
Erabilpen ezberdinak
Arrisku mailak
Gizarte ereduak
Nerbio-sistema zentralean eragiten dituzten efektuak
Kontsumitzeko moduak
Kontsumitzeko arriskuak
Efektu ezberdinak
Legearen hainbat kontzeptu
Kontsumoa, tolerantzia, mendekotasuna
Abstinentzia sindromea
Drogak pelikuletan, telebistan eta liburuetan
Informazioa eskuratzeko tresnak
Ongizate orokorra
Autoestima
Erabakiak hartzeko gaitasuna

No hay comentarios: