domingo, 21 de octubre de 2007

DROGEN INGURUKO PROGRAMEN HAUSNARKETA

Aspaldiko kontu dugu drogamendekotasunen aurkako prebentziorako programak. Hauek gauzatu egin dira, eskoletan,ikastoletan, unibertsitatean...emaitza handirik lortu barik. Behintzat programetan agertzen ziren helburua nagusiak ez dituzte lortu, orduan beharbada pentsa dezakegu bestelako helburu iskutu batzuk zeudela.
Gaur egun hezkuntza mundua ikusten da errekurtso zoragarri bat bezala drogamendekotasunen aurka egiteko. Uste dut hau halan izan dela zeren portzentai handi batean bai eskoletan, unietan edota menpekoen zentroetan helburua beti izan da droga ez kontsumitzea, hau da , ekiditzea berarekiko harremana.
Argi eta garbi dago, hau lortzea ezineskoa izateaz gain, gizartea tontotzat hartzea dela. Munduan eta gizarte guztietan drogen erabilpenak egin dira, egiten dira eta egingo dira honexegatik programek izan dituzten ,batzuk jarraitzen dute, helburu debekatzaileak ez dute etorkizunik.

No hay comentarios: